Irregulartasunak eitb-ko kontratazioetan

2008/09/25
ELAk Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak kaleratutako txostenak esaten duena eskertzen du. Txosten honen arabera, 2005ean izendapen libreko kontratazioan irregulartasun asko egon ziren.

Orain dela 5 urte Epaitegi honek ateratako txostenean (1999-2003), gauza bera esaten zela eta momentu horretatik hona egoerak okerrerantz jo duela, azpimarratu du Hainbat –eko Federazioak.

ELAk hori behin baino gehiagotan salatu du. Honetaz gain, aldi baterako hainbat eta hainbat kontratu egin dira azken urte hauetan. Martxoan egoera hau salatu egin genuen, eta horren ondorioz greba deialdi bat egin zela, gogoratu du

Egoera hau aurten hobetzea lortu da hitzarmenaren negoziaketan, lanpostu berriak sortzea lortu baita. ELAk lan poltsa bat sortzearen alde joko duela, izendapen libreko kontratazioak ekiditzeko, azpimarratu du.