Irun eta Urnietako ITVeko langileak zortzi hilabete greban

Irun eta Urnietako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren kudeaketaz arduratzen den Tuv Rheinland enpresako langileek manifestazioa egin dute Irunen. Protesta ekintza Behobia kalean hasi zen, eta Zaisa industria-gunean amaitu, Alemaniako multinazional horrek Irunen duen egoitzaren aurrean. Protestaren helburua argia izan zen: enpresaren jarrera itxiarekin amaitzea; horretarako adostutakoa betetzea eta hitzarmen kolektiboa sinatzea exijitzen diote.
Helburu hori lortu asmoz 2013ko ekainaz geroztik greba mugagabean daudela azpimarratzen du ELAk –enpresa-batzordean gehiengoa du gure sindikatuak– Tuv Rheinland-en duen ordezkari Ketxus San Emeteriok.Izan ere, Tuv Rheinland multinazionaleko zuzendaritzak ez ditu bete lan batzordearekin hitzartutako akordioak.