Iruñeko euskararen udal-ordenantzaren hirugarren aldaketari buruz

2005/09/18

UPNk eta CDNk Iruñeko Euskararen Udal-Ordenantzari hirugarren aldaketa egin diote, eman dituzten argudioak guztiz harrigarriak direla, hauexek: zuzenbideari lotua dagoela eta hiritarron eskubideak onartzen dituela.

Egungo Gobernu-taldeak ezin izan du jasan Iruñeko Udaleko gehiengo sindikalak eraginda, behin eta berriro epaileek egindako errekerimenduak eta sententziak bete ordez, indarrean dagoen araudia aldatzeari ekin diote.

Oraingoan egindako aldaketarekin (hirugarrena legealdi honetan) euskararen ordenantza ia baliogabeturik eman daiteke. Hain zuzen ere, hiritarron hizkuntza-eskubideak urratzen ditu eta Iruñeko euskaldunon eskaera ez du betetzen. UPNk eta CDNk Nafarroan egiten ari diren kultur-genozidioaren erakusgarri bat besterik ez da.

Ateratako plantila organikoan 36 lanpostuk bakarrik eskatzen dute euskara profila izatea. Udaletxeak egindako azterketa bakarrean 130 lanpostuk beharrezkoa zutela euskara profila agertu zen. Hortik kontuak atera: batetik, alde handia dago beharrezkoak diren eta euskara eskatzen duten lanpostuen artean; bestetik, lan-eskubideak urratzen dira, euskara ez dakitenek lanpostu horiek betetzen dituztelako.

Bestalde, aldaketa honekin 1998.urtean ezarritako dinamika, gai honen inguruan aferak adostasunez egitea, apurtzea lortzen da eta are gehiago nagusikeriaz, Gobernu Batzordeak, Partehartze eta Proposamen Batzordeak ordezkatzen ditu.

Beste gai batzuk, hala nola toponimia, kaleen izendegia e.a. kalteturik ere ateratzen dira, Nafarroa behin eta berriz jotzen duen UPN eta CDN izeneko hurakanak eraginda.