Iruñeko lorategi zerbitzuaren (Acciona) grebaren hirugarren egunak erabateko jarraipena izan du

2022/04/29
Iruñeko berdeguneen mantentze-lanak kudeatzen dituen enpresak bere langileekin negoziatzeari uko egiten jarraitzen du, eta Estatuko sektoreko hitzarmena inposatu nahi du.

Acciona Medioambiente enpresako langile gehienek bat egin dute berriro grebarekin (hirugarren eguna izan da; 6 greba egun daude aurreikusita), Iruñeko Udaleko lorategi zerbitzuan lan egiten duten 60 pertsonentzako hitzarmen propioa negoziatzea aldarrikatuz. Batzordea ELAko 3 ordezkarik eta LABeko 2 ordezkarik osatzen dute.

Enpresak sektoreko estatuko hitzarmena inposatzen jarraitu nahi du, erabat prekarioa den hitzarmena, plantilla soldata oso baxuetara kondenatzen duena. Kontuan izan behar da hitzarmen honek hilean 1.000 euro garbi baino gutxiagoko soldatak ezartzen dituela.
Gainera, hitzarmen hori berritu ondoren (CCOOk eta UGTk sinatu dute 2021-2024 aldirako), soldata-igoeren KPIari buruzko aipamenik ez egiteak sektorean lan egiten duten pertsonen pobretze handiagoa ekarriko du.

Hori guztia Acciona taldeko enpresa baten gertatzen ari da, azken urtean 332 milioi euroko mozkinak lortu dituena.

Horregatik guztiagatik, langileek elkarretaratzea egin dute gaur Iruñeko Udalaren aurrean, lorategiak mantentzeko zerbitzuaren azken arduraduna baita, eta inplikazio handiagoa eskatu diote. Ez da onargarria zerbitzu publiko azpikontratatuta eta, beraz, pribatizatuta egoteaz gain, prekarietate-baldintzetan egitea. Iruñeko Udaleko gobernu taldeak ezin du egin gatazka hau beraiekin ez doala.

Datorren astean mobilizazioek jarraituko dute, eta maiatzaren 3an, 5ean eta 6an lanuzte partzialak egingo dira. Eta negoziazioaren blokeoari eusten bazaio, ez da baztertzen mobilizazio gehiago egitea.