Greba orokor feminista

Iruñeko Mugimendu Feministak Atzerritartasun Legearen aurkako ekintza egin du

2023/09/20
ELAk Iruñeako Mugimendu Feministak deitutako kontzentrazioan parte hartu du Atzerritartasun ofizinaren aurrean. Greba feminista orokorraren bidean ezinbestekoa da Atzerritartasun legeak dakarren eskubide eza salatzea. Legedia honek bizitza eta lanaren prekarietatea besterik ez du ekartzen.

Kanpotik etorritako langile asko, eta horien artean zaintzaileak, miseriazko lan baldintzekin eta inongo bermerik gabe lan egitera behartuta daude bizileku baimena lortu arte (lortzen badute). Gure instituzioek badakite hau horrela dela eta langile hauen eskulanaz aprobetxatzen dira gure gizartean dauden beharrak asetzeko. Behar hauek zerbitzu publikoek asetu beharko lituzkete.

Hori dela eta, Greba Orokor Feministara goaz zaintzaile guztien erregularizazioa exigitzeko eta Atzerritartasun legearen abolizioa ere.