IRUNGO CLECE GIZARTE-LAGUNTZAko ENPRESAKO 35 LAGILEK (EMAKUMEAK GUZTIAK) 40 EGUN BETE DITUZTE GREBAN

2004/01/19

Clece S.A. gizarte-laguntzako zerbitzua ematen duen enpresako 35 langilek 40 egun bete dituzte greban, etxeko laguntza ematen dutenen lan baldintzekin berdindu eta enpresa hitzarmena eskatzeko, 35 orduko lanaldia ere eskatzen dute guztientzat. Gogora dezagun emakume hauek Irungo Udaleko erresidentzian eta erresidentzi-pisuetan egiten dutela lan zerbitzari moduan gauetan eta asteburuetan.

Maiatzean hainbat negoziazioen ondotik Clece enpresarekin eta Irungo udalarekin akordio bat lortu zen non etxeko laguntza ematen zuten langileei sektoreko probintziko hitzarmena aplikatzen zitzaien. Era berean urtarrilean gainontzeko langileengan (Irungo Udaleko erresidentzian eta erresidentzi-pisuetan zerbitzari moduan lan egiten duten 35 emakumeak) eragina izango zuen hitzarmena negoziatzea erabaki zen. Azken hauei erresidentzi pribatuen estatuko hitzarmen eskaxa aplikatzen zaie gaur egun.

Negoziazioaren data iritsi denean enpresak erabakitakoa ezeztatu du eta bere esanetan Irungo Udalak orduen prezioa igotzen ez badu ezingo du ELAren eskakizunen kostua bere gain hartu. Udalak bitartean ez du gatazkaren konponketan parte hartu nahi.

ELAk enpresa hitzarmen orokorra lortu nahi du, langileentzat 865,46 euroko (144.000 pezetako) soldatak (gaur egun 631,06 euro, 105.000 pezeta kobratzen dituzte) eta urteko 1800 orduetatik 1.595 orduetara pasa, hau da, 35 orduko lanegunak lortu. Gauez eta asteburuetan lan egiteagatik plusak lortu.

Prekarietateak berriro ere emakume irudia dauka, hori dela eta ELAk Irungo Udalari eskatzen dio berdintasunaren aldeko agentea izan dadila eta zerbitzu publikoen kalitatea defenda dezala. Enpresak eta Udalak akordiorik lortzen ez badute gatazka asko luzatu daiteke eta Clece-ko gainontzeko langileengan eragina izan dezake.