Irungo eta Urnietako IAT-en 56 greba egun

2013/03/25
Irungo eta Urnietako IAT-en 56 greba egun
Irungo eta Urnietako IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) zentroetako langileek greba egin dute gaur, martxoaren 25, lan hitzarmenaren alde. Grebak jarraipena izango du martxoaren 26 eta 27an eta, akordiorik ezean, apirilaren 2tik 6ra bitartean.

Enpresa batzordeak 56 greba egun iragarri ditu, eta lehenengo lanuzteak aste honetan eta Pazko Astean egingo dituzte. Jarrera aldatzeko eta negoziazio mahaian esertzeko eskatu dio Enpresa Batzordeak zuzendaritzari. Lan-gatazkari amaiera emateko proposamenak aurkezteko deia ere egin dio zuzendaritzari. Izan ere, negoziazio mahia osatu zenetik zuzendaritzak ez du bere jarrera aldatu.