Irungo garraiolari bat hil da lan istripuan

2006/02/16

Irungo Sudre Iberica enpresako garraiolari bat hil da lan istripu batean. Hildako honekin 5 dira dagoeneko aurten lan istripuetan hildako langileak Hego Euskal herrian.

Ezbeharra salatzeko, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek konzentrazioa egingo dute otsailaren 17an goizeko 11tan, Irungo Zaisan enpresaren aurrean.