Irungo SNA Europe enpresako langileen greba egunak jarraipen zabala izan du

2022/04/08
Irungo SNA Europe (lehengo Palmera) enpresako langileen % 85 inguruk bat egin dute gaurko deitutako grebarekin. Era berean, langileek argi utzi dute mobilizazioekin jarraituko dutela enpresak hitzarmen duin bat lortzeko beharrezkoak diren edukiak mahai gainean jartzen ez dituen bitartean. Orain arte, 2021ean amaitu zen hitzarmena berritzeko negoziazioetan, enpresak aurkako jarrera erakutsi du eta neurri atzerakoiak proposatu ditu.