ELAk Irungo Udaleko hauteskunde sindikalak irabazi ditu eta gehiengo absolutua du orain

Funtzionarien artean, Bazkuna izan da bigarren sindikatu bozkatuena, ELAk baino %56 bozka gutxiagorekin. Honen ostean, urrun geratu da ErNE, ELAk baino %77 bozka gutxiagorekin. Eta atzetik, CCOO eta LAB izan dira. Eta langile laboralen artean, CCOO izan da bigarren sindikatu bozkatuena, ELAk baino bost aldiz boto gutxiagorekin. Gainontzeko ordezkariek ez dute bozkarik jaso.
Emaitza hauek bermatu egiten dute ELAk, azken urteetan, murrizketen aurka, soldataren defentsan eta enpleguaren egonkortasunaren alde egindako lana, eta indar handiagoa ematen digute, lanpostuak sendotzeko, erosteko ahalmena berreskuratzeko eta zerbitzu publikoak defendatzeko.
Atzoko bozken zenbaketa eta horrek emandako delegatu kopurua ikus daiteke beheko tauletan. Duela lau urteko emaitzekin konparaketa ere egin dugu.