Irungo Udaleko lorategi lanak egiten dituen azpikontratan, Cespan, akordioa lortu da

2004/04/26

Bi hilabeteko gatazka, eta 25 greba egunen ondotik Irungo Udaleko lorategi lanak egiten dituen enpresan akordioa lortu da. ELAko 2 ordezkari eta LABeko 1eko osatzen dute enpresa batzordea eta lortutako akordioaren ildo nagusienak hauek dira:

1.- ATAL EKONOMIKOA
Bi urtetan 115 euroko soldata igoera lineala (19.200 pezeta).
2004an- 65 euro
2005ean- 50 euro
Langileentzako %15eko soldata igoera suposatuko du honek Eta 95.000 kobratzen dituztenentzako %20ko igoera ere onartu da.

2.-LANALDIAREN MURRIZKETA
Lanaldia 38 ordutan murrizten da, honela 2005ean 1.630 ordu lan egingo dira, asteko lanaldia 35,5 ordutan geratuko delarik. Honekuntza nabaria da hau, gainontzeko langileekin alderatuz talde honek bai psikikoki eta fisikoki neke handiagoa jasaten duelako.

3-BAJAK
Bajagatik ematen diren osagarrien hobekuntza, 2004an %95 eta 2005ean %100.

4.- ERRELEBO KONTRATUAREN AKORDIOA