Iruzur fiskalaren aurkako neurri zehatzak eskatu ditu ELAk

2012/05/23
Mikel Noval zergen inguruko araudiaren premiazko aldaketaren alde azaldu da gaur goizean Arabako Batzar Nagusietako agerraldian. Era berean, iruzur fiskalaren aurkako neurri zehatzak eskatu ditu. Horren haritik, zenbait proposamen ekarri ditugu gogora, ELAk irailean foru-aldundiei egin zienak.

 

Bere hitzaldian, Novalek adierazi du egungo araudi fiskalarekin jarraitzeak, edo aldaketa txikiak bakarrik onartzeak (2011ko BEZarekin egin zen bezala), biltzen den dirua kopuruan jaitsiera nabarmena dakarrela, bereziki krisi garai honetan. Honez gain, nabarmendu du murrizketa politikak onartzea suposatuko lukeela, langabezia handituz eta babes soziala murriztuz.

Iruzurraren aurkako neurriekin batera, beste erabaki batzuk hartzea ere eskatu du, hala nola gizartearen partaidetza handiagoa eta Sozietate zerga bakarra, %35ekoa.

Irakurri txostena