Israel Palestinan eraikitzen ari den harresiaren kontrako kanpaina

2005/11/09

Gaurtik azaroaren 16a bitartean, Israel Palestinan eraikitzen ari den harresiaren kontrako kanpaina habiatuko da Europa osoan zehar. Ekimen honen helburua Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta Israel-eko Gobernuari palestinarren giza eskubideak errespeta ditzan eskatzea izango da. Kanpaina honen barruan, gaur hainbat elkarrateratze eta manifestazio egingo dira Euskal Herriko hiriburuetan. ELAk elkarretaratze hauetan parte hartzeko deia luzatzen die langileei eta herritarrei.