Israelen erasoa salatzeko elkarretaratzea

2010/06/03
Hainbat sindikatuk eta eragilek deituta –horien artean ELA– bilkura egin da ekainaren 3an Bilbon, Espainiako Gobernuari Israelekin dituen harremanak apurtu ditzan exijitzeko.

Deitzaileek salatu dutenez, Espainiak urtero ehunka milioi euroko balioa duten armak saltzen dizkio Israeli. Era berean, dirutza hori gizarte gastuetara bideratzea eskatu dute Bilbon bildu diren ordezkariak.