ITA-ko Lan Batzordeak greban dauden langileen legez kanpoko ordezkapena salatzen du, hilabete pasa greban daramatenean

2011/05/16
Apirilaren 4an ekindako greba mugagabearekin ITP taldeko gainerako enpresetako lan baldintzekiko dituzten desberdintasunak txikitu nahi dituzte, soldata igoerak eta hobekuntza sozialak exijituz.

ITA enpresako langileek (egun 72 pertsonako taldea osatzen dute) greban jarraitzen dute enpresak grebalarien lana ordezkatzeko azpikontrata batez baliatzen den bitartean. Lan Batzordeak salaketa jarri du Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan salatu du enpresaren jokabide hau, nahiz eta oraindik erantzunik jaso ez duen.Azpikontratatutako lantaldeak grebalariek egin beharko luketen lana egiten dutela ikusita,grebalarien legez kanpoko ordezkapena dela ulertzen du Lan Batzordeak. Ertzaintzaren jarrera salatzen dute, ITP Taldearen interesen defentsan lan egiteko tresnatzat erabilia delako,oinarrizko eskubide den greba eskubidearen kontra.

ITA-ko lan taldean eskatzen du euren lan baldintzak enpresa hitzarmenean jasotzea eta ez paktuan orain arte bezala.Bizkaiko metalgintzako bataz-besteko soldata suposatuko lukeen soldata igoera eta urteko lan jardunaren murrizketa aldarrikatzen dute.Eta baita bizitza laborala,pertsonala eta familiarra uztartzea ahalbidetuko duten neurriak eta promozio sistema ere.Greba honen bidez aldarrikatzen dituzten eskaerek taldeko ITP edota Precicast Bilbao enpresetako lan baldintzetara hurreratzea suposatzen dute.