ITA-ko langileek 100 egun daramatzate greban lan hitzarmen duin baten alde

2011/07/11
Apirilaren 4an hasi zuten greba mugagabea. Ordutik enpresak hartutako hautua izan da grebalariak ordezkatzea euren aldarrikapenei erantzun serioa eman ordez.

Zamudion kokaleku duen eta ITP taldeko partaide den ITA enpresa, ETT bidez kontratatutakoekin funtzionatzen dabil bertoko langileek euren lan baldintzak erregulatuko dituen hitzarmena eskatzeko grebara ateratzea erabaki zutenetik. Apirilaren 4an erabaki zuten grebara ateratzea, beste erremediorik ezean. Ordutik grebalariek euren lan baldintzak hobetu eta era duinean erregulatuko dituen hitzarmena eskatzen dabiltza..

Aldarrikapen guztiak norabide beretik doaz: euren lan baldintzak taldeko gainerako enpresetakoekiko (Zamudioko ITP edota Precicast Bilbao)gerturatzea, egungo desberdintasunak gutxituz. Euren soldatetan hobekuntzak eskatzen dituzte, taldeko gainerako soldata tauletara urreratu zeta urtek olan jarduna murrizketa ere bai. Horrez gain, bizitza pertsonal, familiar eta laborala uztartzeko neurrien alde borrokatze dute.

Orain arte enpresak emandako erantzuna izan da, oinarrizko eskubidea den greba eskubidearen aurka joatea. Izan ere grebalariek egin beharko luketen lana egiteko azpikontratazioa bultzatu du. ITA-ko lan batzordeak jokaera hau Lan Ikuskaritzan salatu du, grebalarien ordezkatze ilegala dela ulertuz, eta ikuskaritzak enpresaren aurkako akta jaso du.

ITA enpresa Zamudioko Torrelarragoiti poligonoan kokatzen da eta 72 langile ditu. Euren egiteko nagusia aeronautikarako hoditeria fabrikatzean datza, baina zentral termosolarretarako piezak ere egiten dituzte. 2001an sortutako enpresa da, ITP taldeak hoditeria saila kanporatzea erabaki zuenean. %100ean ITP taldearen jabetza da, tartean daude beraz  Sener Aeronáutica eta Rolls-Royce. 2010.urtean ITP taldeak 38 milioi euro baino gehiagoko irabaziak izan zituen eta azken hiru urteetan akziodunen artean 50 miloi euroko dibidendoak banatu ditu.