ITP-Aeron enpleguari eta lan-baldintzei eusteko bermeak eskatu ditu ELAk

Irailaren 27an ITP-Aeroren akzioen salmenta ofiziala egin zen. Prozesuak hilabete batzuk iraungo ditu eta akziodun nagusia Bain Capital izango da. Britainiar multinazional industrial batetik (Rolls Royce) inbertsio funts amerikar batera pasatuko da, beraz, bera izango baita ITP-Aeroren benetako nagusia.
ELAk salatu du pandemia hasi zenetik ITP-Aerok ez duela zalantzarik izan sektore aeronautikoaren egoera koiunturala baliatzeko enplegua suntsiketarik:
*ITP Zamudion, 121 pertsona kaleratu zituen zuzendaritzak UGT eta CCOO sindikatuekin adotutako EEE baten bidez, estatu mailan egindako prozesu batean. Gaineratu behar da Zamudioko plantilla, gaur egun, ABEE baten eraginpean dagoela, eta hori ere sindikatu berberekin adostu dela. Ez da ahaztu behar, ezta ere, ITP taldeko beste bi enpresatan, hala nola, ITA eta ITP Externals enpresetan, lanpostuak suntsitu zirela.
*Ezkerraldean, Barakaldo eta Sestaoko lantegietan, enpresak 83 langile kaleratu zituen. Bi epaiek arrazoia eman diete langileei eta ABEEa inpugnatu zuten sindikatuoi, baina enpresak ez du onartu epaia eta kaleratzeak egiteko asmoari eusten dio. PCBn, epaitegiek ere baliogabetzat jo dituzte zuzendaritzak planteatutako bi ABEEak.
ELAren iritziz, neurri handiko sozietate-operazio baten aurrean gaude, zeinaren bidez jabeak Hego Euskal Herrian 200 lanpostu baino gehiago suntsitu eta salmenta horretan etekin gehiago lortzea izan du helburu, pandemia baliatuta.