migrazio politika

Itsaso Jonikoan gertatutako heriotzak Europar Batasunaren politika ankerren ondorio dira

2023/06/15
Atzo, ekainak 14, atzo bertan goizaldean Joniar itsasoan gertatutako tragedia ezagutu genuen hedabideen bitartez. Ehunka migratzaile zeramatzan ontzi bat hondoratu zen (iturriak ez dira ados jartzen ontzian zeuden pertsonen kopuruan, 400 eta 750 artean izanik), eta gutxienez 79 pertsona hil ziren. Heriotzak askoz gehiago izan daitezkeela uste da.

Horrelako tragediak urtez urte errepikatzen dira. Iaz 2.400 migratzaile baino gehiago hil ziren Mediterraneo itsasoan. Migratzaileentzako munduko lekurik hilgarriena da.

Normalean, migratzaileen bizitzekin trafikatzen duten mafiei egozten zaie errua, eta alde batera uzten da Europar Batasunaren eta hura osatzen duten gobernuen erantzukizuna, horiek baitira migrazio-politika ankerren sustatzaile nagusiak. Europar Batasunak babesten du mugak ixtea edo mugak militarizatzea, eta milaka heriotza eragiten ditu urtero.

Ez da kasu isolatu bat. Nekropolitika deritzon kasu berri baten aurrean gaude, non Frontex (Mugetako eta Kostaldeetako Guardiako Europako Agentzia) bezalako agentziek arbitrarioki eta inpunitate osoz erabakitzen duten nor bizi eta nor hiltzen den.