Itunpeko irakaskuntzako lanuztea maiatzaren 20an

2008/05/15
Itunpeko irakaskuntzako ELA eta LAB sindikatuetako ordezkari eta kideek maiatzaren 20ko lanuztea prestatzeko hirugarren informazio eta errebindikazio jardunaldian parte hartu dute maiatzaren 15an Bilbon.

ELAk eta LABk – arlo honetan ordezkaritzaren %83 dute- Administrazioari finantzazio eredu berri bat eskatzen diote, Itunpeko Irakaskuntzako beharginen lanaldi- eta lan-baldintzak hobetu eta homologatu ahal daitezen.

Itunpeko Irakaskuntzan gizarte-ekimeneko zentroak eta ikastolak daude.