Itunpeko irakaskuntzako ordezkarien elkarretaratze berria

2008/12/16
Abenduaren 17an, ELA, LAB eta STEE-EILASeko delegatuak Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratuko dira. Konzentrazioaren bitartean sektoreko eskaerak jasotzen dituen interpelazioa parlamentuan aurkeztuko dituzte.

ELA, LAB eta STEE-EILASek Itunpeko Irakaskuntzako langileen lan baldintzen homologazio akordio baten negoziazioa eskatzen dute.  Helburua, pertsonal dozente eta ez dozentearentzat, %100ren homologazioa izanik, 2008-2009. urteetako negoziazio kolektiboaren oinarrizko lehentasunak hauek dira: soldaten ekiparazioaren %95a gainditzea, irakaslegoaren eskola orduak jaistea eta pertsonal ez dozentearen eta Haur Hezkuntzako lehen zikloko,  soldata eta lan baldintzen homologazioa lortzea.

Hiru sindikatuok bere gain hartzen dute Administrazioaren beharra dagoela helburu hauek lortzeko. Eta finantziazio eredu berria ezartzerakoan, ikastetxeek bete behar dituzten baldintzak, eta hauek kontrolatzeko beharrezkoak liratekeen tresnak argi eta garbi geratu behar dira. Egin dituzten mobilizazioak eginarren, bi greba barne, Administrazioak ez dituzte hartatu, alde soziala baztertu egin du. Dauden egoera aztertuta eta, patronalen eta Administrazioaren jarrera ikusita erantzun sendoa eman behar dutelakoan daude. Aurrerakuntzak  ematen ez badira, 2009. urte hasieran greba egun berriak deitu beharko dituztela, diote.

·         Pertsonal dozente eta ez dozentearen homologazioaren alde

·         2008. urteko lan hitzarmenean soldata ekiparatze %95aren muga gainditzearen alde

·         Ordu eskolaren gutxitzearren

·         Ratioen eta beste lan baldintzen hobekuntzaren alde

Eta batez ere:

·         Itunperako finantziazio eredu berri batek, SEKTOREKO LANGILEEN INTERESAK EZ IKUSIARENA EZ DEZAN  EGIN.