Itunpeko irakaskuntzako ordezkarien elkarretaratzea Gasteizen

2008/12/17
Azaroak 12ko grebaren ostean, Itunpeko Irakaskuntzako langileek mobilizazioak egiten jarraitzen dute. Abenduaren 17an ELA, LAB eta STEE-EILASeko 150 delegatu Euskal Parlamentuaren aurrean elkarretaratu dira sektoreko erreibindikazioak jasotzen duen interpelazioa aurkezteko asmoz. Gaurko hau, kurtsoan zehar EAEko Itunpeko Ikastetxeko langileek egin dituzten beste batzuen jarraipena da. Horien barne bi greba.

ELA, LAB eta STEE-EILASek Itunpeko Irakaskuntzako langileen lan baldintzen homologazio akordio baten negoziazioa eskatzen dugu.  Helburua, pertsonal dozente eta ez dozentearentzat, %100eko homologazioa izanik, 2008-2009. urteetako negoziazio kolektiboaren oinarrizko lehentasunak hauek dira: soldaten ekiparazioaren %95a gainditzea, irakaslegoaren eskola orduak jeistea eta pertsonal ez dozentearen eta Haur Hezkuntzako lehen ziklokoen soldata eta lan baldintzen homologazioa lortzea.

Hiru sindikatuok gure gain hartzen dugu, Kristau Eskolak eta Partaideaz gainera, Administrazioaren beharra dagoela helburu hauek lortzeko. Eta finantziazio eredu berria ezartzerakoan, ikastetxeek derrigorrez bete behar dituzten baldintzak, eta hauek kontrolatzeko beharrezkoak liratekeen tresnak argi eta garbi geratu behar dira. Egin ditugun mobilizazioak egin arren, bi greba barne, Administrazioak ez gaitu hartatu, alde soziala baztertu egin du. Gauden egoera aztertuta eta, patronalen eta Administrazioaren jarrera ikusita erantzun sendoa eman behar dugulakoan gaude. Aurrerakuntzak  ematen ez badira, 2009. urte hasieran greba egun berriak deitu beharko ditugu.

·         Pertsonal dozente eta ez dozentearen homologazioaren alde

·         2008. urteko lan hitzarmenean soldata ekiparatze %95aren muga gainditzearen alde

·         Ordu eskolaren gutxitzearren

·         Ratioen eta beste lan baldintzen hobekuntzaren alde

Eta batez ere:

·         Itunperako finantziazio eredu berri batek, SEKTOREKO LANGILEEN INTERESAK EZ IKUSIARENA EZ DEZAN  EGIN,  ETA KONTROL PUBLIKO EFEKTIBOA BERMATU