Itziarko WEC galdategiak plantilla osoa kaleratzen tematurik jarraitzen du

2014/12/11
WEC Galdategiko langileak zuzendaritzarekin egindako bileran enpresak uko egin dio itxierako EEE erretiratzeari eta bestelako irtenbideak aztertzeari. Enpresa, azken lan-erreformaz baliatuz, arrazoi ekonomikoak, ekoizpenekoak, teknikoak eta antolamendukoak argudiatu ditu, langileez ahalik eta merkeen libratzeko helburu bakarraz.

Ez dute batere gogorik industria-plan bat aurkezteko. Aguraingo lantegiak 19.000 tona ekoizten badu ere (ekoizpenaren %100), 47 langile kaleratzea erabaki dute.

Ez da lehen aldia enpresak horrelako erabaki estrategiko bat hartu duela: lantegi bat bete-betean eduki, eta bestea geldirik. 2011. urtean ere Itziarko langileok Agurainera joaten ginen, ez dakigu zergatik orain ez duten beste horrenbeste egin.

Enpresa Batzordeak jarraituko du itxierako EEE erretiratzeko eskatzen, eta 47 familiari eragin nahi dieten ezbeharra jendaurrean agertzen. Datorren astelehenean elkarretaratze bat egingo da lantegiko atearen aurrean enpresari lantegi bietarako industria-plan bat eskatzeko eta langile kaleratzeak alde batera uzteko. Bestaldetik bilera bat eskatu diogu Eusko Jaurlaritzako Industria Sailari, itxiera horren aurkako jarrera har dezaten, eta lanpostu guztiak mantentzera enpresako zuzendaritza premia dezaten.