Ivan Gimenez izango da ELAko komunikazio arduraduna

Ivan Gimenez (Iruñea, 1976) Kazetaritzan lizentziatua da, eta bere ibilbide profesionala Eguzki Irratian hasi zuen 1993an. 1997 eta 2011 bitartean Diario de Noticias-en lan egin zuen, bertan ordezkari sindikala izan zelarik.
ELAn 2000 urtean afiliatu eta 2011n liberatu gisa hasi zen sindikatuan lanean, hasteko Prestakuntza arloan. Gero Nafarroan Gizalan federazioaren ardura hartu zuen bere gain. 2015Eko ekainetik aurrera Nazio Batzordeko kide izan da, Nafarroako lanbidearteko arduradun gisa.
Ivan Gimenez oso ezaguna da Nafarroako giro militantean, arlo sozialean zein kulturalean. Hainbat hedabidetan kolaboratzaile izateaz gainera, Nafarroako historia garaikideari buruzko liburuak ere idatzi ditu, besteak beste El corralito foral. Las tripas del navarrismo: un ecosistema al servicio del capital (Pamiela), zeinak oihartzun handia izan duen eta Nafarroako aldaketa sozial eta politikoaren erreferentzia nagusietako bat bilakatu den.
Gimenezek idatzitako beste liburu batzuk honakoak dira: Agerre y Garcilaso: dos periodistas, víctima y verdugo del golpismo navarro (Pamiela, 2013); ELA en Nafarroa: 100 años de transformación y lucha (Txalaparta, 2013), edota Sendero urbano de Pamplona (Arrako Ediciones, 2000).