Jai egunetan dendak zabaltzearen aurka manifestazioa jendetsua Bilbon
2012/03/11
Milaka pertsonak hartu du parte gaur eguerdian ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, Bizkaiko dendarien elkarteak eta Kontsumitzaileen elkarteak jai egunetan dendak zabaltzearen aurka deitu duten manifestazioan.
ELAren ustez “0 irekiera” erreferentziari eustea funtsezkoa da, oraingo merkataritza-ordutegia erosketak egiteko nahiko zabala delako.
Jai-egunetan irekitzeak saltoki handiei baino ez diolako beste inori onik egiten. Jai-egunetan irekitzeak ez duelako suspertuko ez kontsumorik, ezta enplegurik ere.
ELAren iritziz,Irekieraren ondorioz merkataritzako langileok lana eta familia uztartzeko dugun eskubidea oso kalteturik geratuko da. Era honetan, ez euskal gizartea, ez merkatariak, ez eta kontsumitzaileen elkarteak ere, ez daudelako irekitzearen alde.
Bilbo udaletxearen jarreraren atzean, bakan batzuen eta merkatalgune handiek 8 aldiz irekitzeko duten irrika bizia asetzen laguntzea dago.