Jai egunetan irekitzearen aurka greba Nafarroan

2010/03/16
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek Nafarroako merkataritza alorreko langileak grebara deitu dituzte apirilaren 1ean jai egunak errespeta ditzatela eskatzeko.

Urtarrilak 3 eta 4-ean lortutako garaipena kontutan izanik, apirilak 1ean beste hainbeste espero dute sindikatuok.

Enpresari haundiei merkataritzan astelehenetik larunbatera irauten duten lanaldi luzeegiak izatea, aste-atseden eskubidea urratzea eta bizitza laborala eta familiarra bateragarri egitea ezinezkoa izatea ez zaie inporta. Bakarrik beraien irabaziak handitzeaz kezkatzen dira. Horrek denda txikien hondamena eta hirien bizitzaren amaiera ekartzen duen arren.

Baina, merkataritza langileoei gure familia, gure aisialdiaz gozatzea eta gure oreka psiko-soziala konpontzea inporta zaigu. Eta gure hiriak bizitza ekonomikoa eta giza harremanen elkarguneak izatea nahi dugu.