Jai egunetan merkatal guneak irekitzearen aurkako mobilizazioek darraie Iruñean

2010/01/04
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta hainbat merkatal gunetan mobilizazioak egingo dira Iruñean hilaren 4ean.

Eguerdian joango dira El Corte Inglesera; 18:00etan ere bai. Horrek ez ezik, Decathlonek, Media Markt-ek eta Itaroa merkatal guneko zenbait saltokik erabaki zuten atzo -igandez- irekitzea.

Bestalde, Espainiako Poliziak 25 lagun zauritu zituen atzo Iruñean, ELA, LAB, CCOO eta UGT jai egunetan jai egin behar aldarrikatuz informazioa banatzen ari zirela. Sindikatuetako ordezkariek Poliziaren jokabide bortitza salatu zuten