Jakes Abeberry Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren erreferente handia hil egin da

2022/11/30
ELAk eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak Jakes Abeberryk urteetan eskaini digun errespetua, begirunea eta harremana eskertu nahi dute publikoki, eta doluminak adierazi bere familiari.

ELAk eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak beren atsekabea adierazi nahi dute Jakes Abeberryren heriotzagatik. Militante politikoa, kultur aktibista, Enbata Ere aldizkariko editorialista... Abeberry Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren erreferente handia izan da, 60ko hamarkadaren hasieran sortu zenetik. Izan ere, mugimendu horren sorrera suposatu zuen 1963ko Itsasuko Kartaren sustatzailea izan zen. Horretaz gain, Euskal Herriko hamaika borroka politiko, kultural eta sozialen eragile garrantzitsua izan da orain arte.

ELAk eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak Jakes Abeberryk urteetan eskaini digun errespetua, begirunea eta harremana eskertu nahi dute publikoki, eta doluminak adierazi bere familiari.

Agur eta ohore Jakes!

Argazkiaren © Polina Jourdain-Kobycheva