Jakes Bortayrouk "Errepublikaren hizkuntza, frantesa" hitzaldia eskainiko du urriaren 27an, Donostian

2005/10/23

Jakes Bortayrou Ipar Euskal Herrian euskarak bizi duen egoera aztertuko du urriaren 27an ELAk Donostian duen egoitzan. Bortayrou Errepublikaren hizkuntza, frantsesa hitzaldia eskainiko du 18:00etatik aurrera. Bortayrou Iparraldeko Ezker Abertzaleko militantea da, euskara, kultura eta gizarte-eredu esparruetan lanean ari dena. Ipar Euskal Herrian euskararen egoeraz hitz egingo du Bortayrouk, eta erakunde publikoetatik markatzen den hizkuntza politikaz: ofizialki esistitzen ez den hizkuntza bat, bere herrian atzerritar den hizkuntza... Herri ekimenei esker eta poliki bada ere euskarak presentzia bat lortzen ari da irakaskuntzan (ikastolak), kultur ekitaldietan, hedabideetan (euskal irratiak)... Iparraldeko egoera hobeto ezagutzeko ezinbestekoako diren gakoak aztertuko ditu Bortayrouk.