Jangeletako gatazkan patronalak eta jaurlaritza dira arduradun bakarrak

2011/05/19
LABek, ELAk eta UGTk gure erabateko haserrea adierazi nahi dugu hitzarmenaren negozia-zioaren bilakaera ikusirik, patronalak ezarri duen blokeoa medio borroka maila gorenera eraman behar izan baitute langileek, grebaren 30. egunera iritsi garelarik.

·         Maiatzaren 11n alde sindikalak proposamen bat luzatu zuen, baina gaur arte ez du inolako erantzunik jaso. Patronalak gatazkarentzako edozein irtenbide blokatu du, behin eta berriz uko egin baitio negoziatzeari.

·         Halere, enpresek mahaia deitu dutelarik, sindikatuok, akordioa helburu duen jarrera arduratsua harturik, beste behin ere mugimendu nabarmena egin dugu, eta akordiorako beste proposamen bat mahairatu dugu, gatazkari irtenbidea emateko.

·         Horren aurrean patronalak negoziatzeari uko egiteaz gainera urrats bat harago joan da borondate ezkorrean, arbitrajea proposatu baitu, hots, erabateko inposizioa eta ez negoziazioa.
Gure proposamenean, lehen unean adierazi diogu patronalari sindikatuok iraunaldia eta %100etik beherako ekiparazioa negoziatzeko prest gaudela; gero zehaztu dugu %98az ari ginela, eta lau urteko iraunaldiaz.

·         Patronalak ez du proposamenik egin; negoziazio-mahaia biltzeko aukera ukatzen du, eta urrats bat harago joan da ukapenean arbitrajea proposatuta; hau erabateko inposizioa da, ez negoziazioa.

·         Bestalde, EHIGEk berariaz egin duen eskaria aintzat hartuta, langileok negoziatzeko gure borondateari eusten diogu, akordio egoki bat bilatzeko helburuarekin; hau beste behin gaurko negoziazio-mahaian agerian geratu da. Ez gaude bitartekaritzaren aurka, baina bide hau ezinezkotzat jotzen dugu, enpresek negoziatzeko ezein aukera blokatzen baitu; gainera, horrek gatazkari eman beharreko irtenbidea asko luzatuko luke, ohiko negoziazio bat baino gehiago.

  • Ugazaben jarrera itxia ikusirik, Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatzen dugu; ez da ulertzekoa langileen aurka egotea eta patronalari erabateko babesa eskaintzea, hots, blokeo patronalaren konplize bihurtu izana.

 

LAB, ELA eta UGT sindikatuok berretsi egiten dugu negoziatzeko borondatea, eta mobilizazioei ere eusten diegu.

 

 

Bihar, ostirala, maiatzaren 20rako deialdiak:

 

§         11.00 h: Prentsaurrekoa egoeraren azterketa egiteko, LABen Bilboko egoi-tzan (Rekalde Zumarkalea, 62)

 

§         12.00 h: Langileen bilkura Bilboko Arriaga plazan