Jangeletako langileen %85ek egin dute bat grebarekin

2010/01/26
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako jangeletako langileen %85ek egin dute bat lanuztearekin. Araban beharginen %70ek egin du greba; Bizkaian %90ek eta Gipuzkoan ere %90ek.

Sektore horretako langileek urtebetean egin duten zortzigarren greba da gaurkoa, eta protesta horren bidez hitzarmen kolektiboa negoziatzera eta lan baldintzak gainerako langileenekin berdintzera behartu nahi dituzte patronala eta Eusko Jaurlaritza.
Nolanahi ere, Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla salatu dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek: 2 eta 3 urteko haurren begiraleen %80k joan behar zuen lanera gutxieneko zerbitzuak betetzeko eta jangelako eta sukaldeko langileen %10ek ere bai.