Jarrai-Haika-Segi auziaren inguruko adierazpenak

2005/04/26

Nere Urrestarazu, ELAko gazte arloaren arduradunak pozez hartu du Jarrai-Haika-Segi auziagatik oraindik espetxean zeuden gazteak kalean uzteko erabakia. Urrestarazuren iritziz, bidezkoa litzateke behin betiko epaia bide beretik joatea, epaiketaren zehar ikusitakoaren arabera garbi geratu baita ez dela gazteok zigortzeko taxuzko arrazoirik mahairatu.

Bestalde, gazte arloko arduradunak salagarria deritzo badaezpadako espetxeratzeaz epaitegiek egiten duten erabilerari, sarritan teoria politiko-judizial hutsak beste oinarririk gabe ebasten baitzaie denbora luzerako askatasuna epaitzekoak diren herritarrei, auzi honetan gertatu den bezala.