Jarraipen handia izan du Bizkaiko ostaritzan gaurko deitutako grebak

2005/11/04

Jangela kolektiboak hornitzen dituzten enpresa guztiek eta hoteletan lan egiten duten lagunen %50 inguruk jarraitu dute deialdia.

Gaurko Bizkaian ostalaritzaren alorrean deitutako grebak jarraipen handia izan du, batez ere jangela kolektiboak hornitzen dituzten enpresetan. Arlo honetan hitzarmen kolektiboak eragiten dien ia langile guztiek bat egin dute grabarekin.

Hoteletan ere oso handia izan da grebaren jarraipena, hotelek normalean eskaintzen dituzten hainbat zerbitzu gelditu egin direlako. Bizkaiko hoteletan lan egiten duten langileen %50 inguru ez da joan gaur lanera, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako greba deialdiarekin bat eginez. Tabernei eta jatetxeei dagokionez, greba deialdiak Bilbon izan duen jarraipena txikiagoa izan da. Jabeek eta autonomoek tabernak eta jatetxeak zabalik izan dituzte, langileen kopuru handi ba lanera joan ez bada ere.

Bestalde, 2000 bat lagunek parte hartu dute eguerdian Bilboko Jesusen Bihotza plazatik atera den elkarretaratzean.

Ertzaintzaren neurrigabeko indarkeria jarrera

Bestalde, ELAk Ertzaintzak izan duen neurrigabeko indarkeria jarrera salatu nahi du, goiz osoan zehar arit diren informazio-piketeen lana oztopatuz.

ELAren ustez, Ertzaintzaren jarrera greba eskubidearen aurkako eraso bat da. Hala ere, ez da kasualitatea izan. Beste hainbat lan gatazketan ere Ertzaintzak antzeko jokabidea izan du. Gaur frogatu ahal izan denez, Barne Sailak Ertzaintza ostalaritzako patronalren zerbitzuetara jarri du. Adierazgarria da polizia operatibotik pikete-informatiboari "ez zarete Sheratonera helduko" esatea. Horri kalez jantzitako bi lagunen jarrera bortitza gehitu behar zaio. Antza denez, bi lagun horiek Ertzaintzaren kide ziren. Bi pertsona horiek pikete-informatiboan zeuden bi emakumerekin anker-jokatu dute, ostikadak eta ukabilkadak joaz. Horren ondorioz, bi emakume horiek erietxera eraman behar izan dituzte.

ELAk bi lagun horiek identifikatu ditzan eskatzen dio Barne Sailari, eta erantzunkizunak argitzeko ekinbideak hasi ditzan.