Ehungintza eta oinetakogintza sektorea
Jarraipen handia lehen greba egunean ARTE patronalaren estatalizazioaren aurka

Izan ere, estatuko ehungintza merkataritzako kate nagusiek (Inditex, H&M, Mango, Primark, Berian Sports Retail Group eta Uniqlo) ARTE patronala sortu dute. Urtean zehar beste marka batzuek ere bat egin dute patronal berri horrekin, hala nola: Tendam Retail, Bimba eta Lola, Parfois, Mayoral, Kiabi, Pepe Jeans, besteak beste. Bada, patronal horren helburua da estatuko sektoreko lehen hitzarmena osatzea. Hainbat negoziazio bilera egin dira udaz geroztik, eta guztietan ELAk hemengo hitzarmena defendatu du.
Patronal horren helburua da Euskal Herriko lan baldintzak okertzea, estatuko guztiak berdindu nahi baititu, eta horrek esan nahi du hemengo lan baldintzak erabat kaltetuko direla. Hemen hainbat greba egin ondoren, estatuko lan baldintza onenak lortu baitira.
Gaurko grebari dagokionez, Bizkaian, greba egin dute, bereziki, Ballonti eta Zubiarteko merkataritza guneetan. Bertan, Pull & Bear, H&M, New Yorker eta ZARA dendak itxi dituzte. Gainera, Bizkaiko Springfield eta Fiftiren denda guztiak itxita egongo dira gaur, eta Woman Secret batzuk ere bai. Gainera, grebak jarraipen handia izan du ZARA eta Bershka guztietan.
Araban, berriz ere langile asko atera dira kalera, eta han itxita egongo dira Polinesia, Decimas, Natura, Tezenis, Intimissimi, Mayoral, H&M, Pull&Bear, Bershka edo Zara Home. Gainerako dendetan, grebak jarraipen zabala duen arren, ez da pertsiana jaitsiko, egun hauetan aldi baterako kontratazio handia dagoelako.
Gipuzkoan, H&M, Pepe Jeans eta Mayoral markado denda guztiak itxi dira. Gainera, Woman Secret, Parfois eta Tezenis dendaren bat ere itxi da. Beste denda batzuk tarteka itxiko dira, hala nola Falconeri. Ez bada itxi ere, grebak jarraipen handia izan du ZARA Home dendan.