Jarraipen masiboa Bizkaiko Metaleko grebaren hirugarren egunean

ELAk oso argi dauka patronal baten aurrean, erakutsi duen gauza bakarra negoziazioa blokeatu nahi duela dela, borrokarako eta grebarako tresna funtsezkoa dela.
Sortzen ari den aberastasuna banatzen duen Hitzarmen bat exijitzen dugu, KPIaren gainetik dauden igoerekin. Era berean, gehien sufritzen dutenen lan baldintzak hobetu nahi ditu ELAk pertsona guztientzako subrogazioaren bidez, eta ETTen erabilera mugatuz. Lanaldia murrizteko ordua da. Bizkaiko metalak ere aurrera egin behar du emakumeek jasaten duten diskriminazioaren aurkako neurrietan. Eta, jakina, benetako bermeak, enpresek hitzarmena bete dezaten.
ELAk balorazioa bikaina egin du grebaren 3 egunei buruz. Sindikatuaren ustez, FVEMek jarrera aldatzen ez badu, Bizkaiko metalgintzako borrokari eta grebei jarraipena ematea beste aukerarik ez da izango.