Jarraipen masiboa izan du Trapagarango Amazoneko grebak

Gaur egun, Bizkaiko Salgaien Errepideko Garraioaren Hitzarmen kolektiboari atxikita daude Trapagarango Amazoneko langileak, baina hitzarmen hori ez da dituzten beharretara egokitzen. Horregatik, lan baldintzak hobetuko dizkien Hitzarmenaren alde daude borrokan. Amazonek, baina, trabak baino ez dizkie jarri langileei, bai negoziatzeko eta bai grebarako antolatzeko orduan.
Abenduaren 19an bildu ziren langileak Amazonekin, baina enpresak lan-txanden gaineko negoziazioa hasi eta asteburuetako atsedenaldiak hobetzeari buruz baino ez zuen hitz egin nahi. Hitzarmenaren inguruan berbarik nahi ez dutela argi utzi zuten.
ELAren iritziz proposamena ez da nahikoa, horregatik eskatzen dio Amazoni erantzukizunez jokatu eta langileen aldarrikapenak aintzat har ditzala. Negoziaziorik ez egotekotan jarraituko dituzte grebak eta mobilizazioak bultzatzen.