Jarraipen zabala Bizkaiko Erresidentzietako greban

2016/06/08
Jarraipen zabala Bizkaiko Erresidentzietako greban
Gaur hasi da ELAk Bizkaiko Erresidentzietako sektorean deitu duen greba aste berria –ekainaren 8tik 14ra–; jarraipena oso handia izan da bai lantokietan zein egin diren manifestazio eta mobilizazioetan. Gatazka hasi zenetik gaurkoa 12. greba eguna da.

Ekainaren 14a bitartean deitutako lehen greba egun honetan langileak hiru lekutan elkartu dira: Arriaga, Zabalburu eta Bilboko Udaletxea. Gero hiru zutabeak Plaza Biribilean elkartu dira, eta handik manifestazio jendetsua egin da Foru Aldundiaren egoitzaraino.

Astebeteko deialdi hau sektoreko hiru patronalen (GESCA, LARES eta ELBE) negoziazio-borondaterik ezagatik egin da. Langileen baldintzak gero eta prekarioak direnez, nekez eutsi ahal diote kalitatezko arreta bati; baina patronalek entzungor egiten diete langileen eskariei. Eta, bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak babesa ematen die patronalei, eta grebaren sindikatu dei-egilearekin, ezta bilera bat ere ez du egiten. ELAk greba-deialdi berri honekin lortu gura duena zera da: sektoreko langileen baldintzak behingoz duintzea, eta Bizkaiko zentro guztietan zerbitzu unibertsala eta kalitatezkoa ziurtatzea.