Jarraipen zabala Bizkaiko garbiketa hitzarmenaren aldeko greban

2022/06/21
Langileek manifestazioa egin dute, ELA eta LAB sindikatuek deituta, Bilboko Plaza Biribiletik Kale Nagusiraino, lan hobekuntzak aldarrikatzeko, besteak beste, 1.200 euroko 15 ordainsari urtean. 16.000 eurora iristen ez diren soldatak dituen sektorea da, duela urte batzuk izoztuta egon zena, lanaldi partzial orokortuak dituena eta soldata-arrakala onartezina.