Jarraipen zabala Gipuzkoako eraikuntza alorreko grebak

2010/06/17
Gipuzkoako eraikuntza sektoreko langileen gehiengo zabalak bat egin zuen ekainaren 16rako ELAk eta LAB sindikatuek deitutako grebarekin. Bi sindikatuok deitutako lehen greba eguna izan zen, izan ere, greba mugagabea deitu dute eta, astero, asteazkenetik igandera greba egingo dute.

Amenabar, Altuna y Uria, Galdiano, Moyua eta beste hainbat enpresa garrantzitsutan greba arrakastatsua izan zen, baita hainbat obra handitan ere, hala nola Donostiako bigarren ingurabidean, San Telmo museoan, Unibertsitatean, Irungo parkingean, Morlans auzoko etxebizitzetan, Lasarten eta Loiolako Erriberan nahiz AHTko tuneletan. Adegik, berriz, protestak jarraipen eskasa izan zuela adierazi zuen.

ELAk eta LABek eraikuntzan dagoen egoera kezkagarria onar dezan  eta lan hitzarmena bete dezala exijitu diote Adegiri. Era berean, otsailaz geroztik, negoziazio mahaian duen jarrera «arduragabea» aldatzeko eskatu diote.