METAL GROUP

Jarraipen zabala greba mugagabearen lehen egunean

Jarraipen zabala greba mugagabearen lehen egunean
Enpresak EEE bat aurkeztu du 140 lanpostu suntsitzeko Legutioko eta Lebarioko (Abadiño) lantegietan

Joan den abenduaren 18-ko asanbladan, Legutioko plantako langileek greba mugagabea egitea erabaki zuten, enpresak EEE bat aurkeztu ondoren. EEE honen bidez enpresak proposatu du Lebario lantokia (Abadiño) erabat ixtea eta Legutioko lantokiaren langile asko kaleratzea. 

Enpresak EEEaren beharra defendatzen du, bezero nagusiarekin egiten ari diren negoziazioan oinarrituta, gaur egun oraindik itxita ez dagoena. Horregatik, sindikatuak salatu du neurri horrek ez duela bermatzen Legutioko lantokiaren etorkizuna.
Enpresak konkurtsoa jasan zuen, eta abuztuan amaitu zen, Suitzako Meteorix fondo suizo batek erosi zuenean, euro baten truke. 

ELAk salatzen du enpresaren zuzendaritza aldaketa iruzurra izan dela: lehengo zuzendaritza agintean dago oraindik ere. ELAk eta Legutioko langileek greba mugagabea deitu dute enpresaren gardentasun faltagatik eta enpresaren benetako egoeraz eta hartu nahi dituen neurriez eztabaidatzeari uko egiteagatik.