Jarraipen zabala Gureak Navarraren lehen greba egunean
2022/09/21

Gureak enpresako Enpresa Batzordeak, UGT, LAB eta ELAk osatutakoak, hiru greba egun deitu ditu hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko eta KPIa bermatuko duen soldata igoera exijitzeko
Gureak Navarrako langileek modu masiboan erantzun diote enpresa batzordeak egindako greba deialdiari, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko eta KPIren araberako soldata igoerak bermatzeko hiru greba egunetako lehendabizikoan (gaur, bihar eta etzi).
Biharko martxa bat dago aurreikusita, goizeko 8:00etan Gureak enpresak Noainen duen egoitzatik Iruñeko Justizia Jauregiraino. Bertan, 10:30etan, elkarretaratzea egingo da.
Ostiralean, hilak 23, manifestazioa egingo da 10:00etan, enpresak Noainen duen egoitzatik abiatuta.