Jarraipen zabala Ibermaticako lehen greba egunean

Ia urtebete pasa da Ibermaticako Lantokien arteko Batzordeak enpresako hitzarmen kolektiboa salatu zuenetik. Hitzarmen horren indarraldia 2021eko abenduaren 31n amaitu zen eta hura berritzeko negoziazioari ekin diote.
Ibermatica enpresak 2021ean iaz baino % 55 gehiago irabazi du (2019an %22), eta datozen urteotarako hazkunde aurreikuspenak oso positiboak dira. Hala ere, zuzendaritzak ez du negoziaziorako ahalegin seriorik egin, eta proposatu dituen soldata hobekuntzek ez dute langileen erosahalmena bermatzen. Gainera, beste esparruetan ere apenas dago hobekuntzarik.
Bestalde, abuztuaren amaieran iragarri zen enpresaren %100 Ayesari salduko zitzaiola, eta ziurgabetasuna areagotu egin du langileen artean, hitzarmenaren blokeoak sortzen duen kezkarekin batera.
Gaurko grebaren ondoren, beste bi greba egun deitu ditu komiteak azaroaren 8an eta 10ean.