Jarraipen zabala ITP-Zamudioko bigarren greba egunean

2020/09/17
ITP-Zamudion ELAk deitutako bigarren greba egunaren bezperan, multinazionalak enplegua suntsitzeko asmoen berri eman zuen. Lan erregulazio txostenaren arabera, 194 langile kaleratuko dituzte Bizkaiko lantegian, 319 Estatuko hiru lantegietan. Atzo egindako kaleratzeen iragarpenak langileen erantzun irmoa eragin du, eta, gehienek, ELAk aste honetarako deitutako bigarren greba egunean parte hartu dute.

ELAko Metalaren Federazioak "zentzugabekeriatzat" jo du ITP-Aero multinazionalaren iragarpena, Zamudioko lanpostuak azkeneraino defendatuko dituela aurreratu du eta gainerako sindikatuei dei egin die enpresaren asmoei modu bateratuan aurre egiteko.