Bilboko Gurutze Gorria Ospitalea

Jarraipen zabala izan du aste honetako hirugarren eta azken greba egunak

2024/05/09
Gurutze Gorriko Ospitaleko Zuzendaritzak ebakuntza berriak programatu ditu egun hauetan, greba ikusezin bihurtzeko.

Bilboko Gurutze Gorriko ospitaleko grebaren jarraipena ia erabatekoa izaten ari da, nahiz eta enpresa ahalegin guztiak egiten ari den Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak baino baliabide zabalagoak ezartzeko, hasieran programatutakoak baino ebakuntza kirurgiko gehiago eta garbitzaile gehiago jarriz.

Joan den ostiralean, gerentziak proposamen berri bat aurkeztu zuen, erosteko ahalmena berreskuratzea bermatzen ez zuena, kategoria batzuek jada baliatzen duten 35 orduko lanaldira iristen ez zena eta, gainera, egungo hitzarmenarekiko murrizketak zituena.

Gurutze Gorriko ospitaleko langileak kalera atera dira egunotan, inolako murrizketarik ez dutela onartuko argi uzteko, lanaldia urteko 1.592 ordukoa izan dadin langile guztientzat, eta azken urteetan galdutakoa berreskuratzeko aukera emango dieten soldata igoerak eskatzeko. Horregatik guztiagatik, eta enpresak plantillak eskatutako edukietara egokitzen den eskaintzarik aurkezten ez badu, mobilizazioekin jarraituko dute.