Jarraipen zabala izan du Bizkaiako kontserbetako langileen grebak
2013/12/18
ELAren iritziz deialdi honek bi helburu ditu: Sektoreko hitzarmenetan patronalak mantentzen duen jarrera itxia aldaraztea eta Rajoyren erreforma gure enpresatatik kanpo ustea blindaje klausulak dituzten enpresa hitzarmenen bitartez. Grebalariak Bizkaiko Epaitegiaren aurrean elkarretaratuko dira. ELA eta LAB sindikatuek, demanda jarri dute 2002 eta 2003ko sektoreko hitzarmenaren ultraktibidadea defendatzeko.
ELA, LAB eta UGT sindikatuen arabera "momentu garrantzitsu honetan gogor erantzun behar da eta. horregaitik Bizkaiko kontserbatako sektoreko langileak egun bateko greba egitera deitu dute. Era honetan, positibotzat jo dute gaurko lanuzteak izan duen jarraipen zabalak. Langileen %65ak bat egin du deialdiarekin eta erabatekoa izan da enpresa handietan.
ELAren aburuz lan erreformaren nondik norakoak ezagututa, "enpresako negoziaketa da gure borrokarako tresna eta enpresa hitzarmena langileontzak berme bakarra".
Deialdi honek bi helburu ditu: Sektoreko hitzarmenetan patronalak mantentzen duen jarrera itxia aldaraztea eta Rajoyren erreforma gure enpresatatik kanpo ustea blindaje klausulak dituzten enpresa hitzarmenen bitartez.