Jarraipen zabala izan du Bizkaiko merkataritzaren alorrean deitutako grebak

2006/04/06

ELAk balorazio positiboa egiten du gaur Bizkaian merkataritzaren alorrean deitutako grebaren inguruan. Aurtengo bigarren greba egunean, merkataritzan lan egiten duten langile gehienek bat egin dute deialdiarekin, batez ere merkataritza gune handietan. Ordezkari sindikalek adierazi dutenez, gaurko greba egunaren jarraipena historikoa izan da.

Eguneko lehen ordutik ehunka langilek Bilbo erdiguneko kale nagusiak zeharkatu dituzte, ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek deitutako greba egunari atxikimendua adierazteko. Eguerdiko 12tan, berriz, mila bat lagunek kontzentrazioa burutu dute Bilbon, CEBEK patronalaren egoitzaren aurrean. Bertan bildutakoek, patronalaren jarrera salatu dute, eta merkataritzaren alorrean hitzarmen bat ez lortzearen arduradun nagusiak direla salatu dute. Arratsaldeko 7tan, berriz, sindikatuek elkarretaratzera deitu dute; manifestazioa Arriaga Antzokitik hasiko da.