METALGINTZA
Jarraipen zabala izan du CAFeko Beasain eta Iruneko plantetan burututako laugarren lan uzte egunak

3.000 langile inguru zeuden deituta gaur lan uztera, enpresako hitzarmenaren negoziaketa dela eta
Duela bi aste hasi ziren CAFeko langileak lanuzteekin, guztira 27 orduko lanuzteak deitu zituzten 7 egunetan banatuta. Gaur, laugarren eguna burutu da jarraipen zabalarekin.
Azaroaren 14an langileen batzarrak hala erabakita, geldialdiak ez etetea eta egutegiarekin jarraitu da.
Datorren astean, lan uzteak intentsifikatuko direlarik, azaroak 21ean eta 23an, 5 orduz geratuz egun bakoitzean.