Greba arrakastatsua Gipuzkoako garbitasunean
2014/05/16

Bost egunez luzatu den grebak %70 eta %80a biarteko jarraipena izan du Gipuzkoako garbitasuneko langileen artean. ELA eta LAB sindikatuek salatu dute eraikuntzak garbitzeko kontratuak prezioak botata lortzen dituztela enpresa handiak, eta gero langileen soldatak jaisten dituztela. Gaur eguerdian manifestazioa egin dute grebalariek Donostia erdiko kaleetan zehar lan hitzarmenaren alde.
Langileek soldatak izozturik dituzte aspaldian, eta antzinatasuna ez diete pagatzen udalekin, enpresekin eta administrazioarekin azpikontratatuta lortzen dituzten enpresak. Negoziazioak ez atzera ez aurrera daude aspaldian, «oso jarrera itxian» dagoelako ASPEL patronala, Espainiako CEOEko kidea. «Madrilen negoziatu nahi dute itun berriaren prozesua, Gipuzkoako errealitatea bazter utzita».
Aste osoan enpresa handienetako langileek grebara jo dute eta lanuzteak eragina izan du Kursaala, Ficoba, Miramar jauregia, Bretxa eta Urbil merkataritza guneak, EITBren egoitza eta Tolosako, Azkoitiko, Urnietako eta Ordiziko udaletxeetan, besteak beste.