Productos Naturales de la Vega (NATURVEGA) – Lodosa

Jarraipen zabala izan du hitzarmenaren negoziazioan enpresak ezartzen duen blokeoa salatzeko grebak

2024/05/16
Enpresa batzordeak (ELAko 5 eta UGTko 4) greba deitu du lan hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko.

Productos Naturales de la Vega (NATURVEGA) Lodosako enpresa bat da, 140 pertsona ingurukoa, eta elikagaiak egiten ditu, hala nola saltsak eta aurrez prestatutako platerak. Lan baldintzak duela 16 hilabete baino gehiago iraungitako enpresa hitzarmen batek arautzen ditu.

Lodosako Productos Naturales de la Vega enpresako lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatu du enpresa batzordeak, enpresak lan baldintzak okertu nahi dituelako. Besteak beste, enpresak honako hauek planteatzen ditu: ultraaktibitatea ezabatzea, alde bakarretik lan baldintzak ez aldatzeko bermeak kentzea, urteko lehen bajako osagarria kentzea, kategoria igoera zailtzea eta KPIa bermatzen ez duten soldata igoerak, enpresak irabaziak izatearekin lotutakoak.

Era berean, zuzendaritzak negoziazioan duen jarrera salatu du batzordeak, langileen ordezkari gisa jarduten duten pertsonekiko errespetu falta handia izan baita.

Langile gehienek greba egin dute lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen kolektibo bat eskatzeko.