Jarraipen zabala izan du Manpower zerbitzu enpresan deituriko lanuzteak

2007/05/28
Manpower zerbitzu enpresako langile gehienek bat egin dute enpresa batzordeak deitutako lanuzte deialdiarekin. Enpresak langileek zituzten hainbat eskubide kentzea erabaki du; lanuzteak enpresak erabaki hori bertan behera utzi dezan izan du helburu.

Langileak hainbat lekutan elkarretaratu dira. Besteak beste, Bilboko Arte Ederretako museoan, Zabalondo industria-gunean edo Zamudioko industria gunean.

Enpresak negoziazioaren aurkako jarrera mantentzen ari da eta hainbat galera inposatu nahi dizkie langileei.

Lanuzteak ordu betez luzatu dira, 05:00tik 06:00etara, 12:00tik 13:00etara eta 17:00tatik 18:00etara. Lanuzte hauek, maiatzaren 30an eta ekainaren 1an izango dute jarraipena.

ELAk enpresako zuzendaritzari dei egiten dio hainbat lan baldintza negoziatzeko, lan baldintza duinak ezarri ahal izateko. Irmoki salatzen du ELAk ere zuzendaritzaren jarrera. Izan ere, lanuztea oztopatu nahi izan du.

Enpresaren jarrera aldatzen ez bada ELAk lanuzte deialdi berriak zabalduko ditu. Azkenik, jasaten dituzten lan baldintza prekarioak direla eta, ELAk laguntza eta babesa igorri nahi dizkie zerbitzu enpresako langileei.