Jarraipen zabala izan dute Gasteizko Quiron Salud ospitale pribatuko 3 greba egunek

2022/09/30
Langileek mobilizatzen jarraitzen dute KPIaren araberako soldata igoera lortzeko, eta enpresako zuzendaritzak ukatu egin du hori, Quiron Salud Taldeak 500 milioi euroko irabaziak izan dituen bitartean.

Gasteizko Quiron Salud ospitaleko langileek 3 eguneko greba egin dute hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko eta KPIaren araberako soldata igoera lortzeko, aurreko hitzarmenak jasotzen zuen moduan.

Enpresa Grupo Quiron Salud taldekoa da, eta 2021ean, 2020aren aldean salmentak % 22 hobetu ondoren, 500 milioi eurotik gorako irabaziak izan zituen.

Grebaren jarraipena arrakastatsua izan da, Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak gorabehera. Era berean, ELAk salatzen du enpresako zuzendaritzak jarduera desprogramatu zuela greba egunetan, grebaren ondorengo egunetan jarduera hori gehituz eta langileen lan karga handituz.